viernes, 6 de febrero de 2015

Agoitzko Tokiko Agenda 21aren Ekintza Planari ekarpenak. Otsailaren 13a bitarte.




Aurreko asteartean Agoitzko Tokiko Agenda 21aren Ekintza Plana aurkeztu zen. Egindako bileran, Foroetan, bileretan eta elkarrizketetan jasoriko 190 ekintzetatik, lehenetsitako 22ei buruzko azalpenak eman ziren.

Txostenak eskuragarri dituzue honakoetan sakatu ezkero: “22 ekintza garrantzitsuenak” eta “190 ekintza”.

Zuen ekarpenak jasoko ditugu otsailaren 13a bitarte, bai blog honen bidez eginiko iruzkinetan, helbide elektronikoaren bidez (a21agoitz@gmail.com), Facebook profilaren bidez (https://www.facebook.com/agoitz.ibai/), edo Luperengatik galdetuz 94821013 telefonoan.