Osteguna 13-an, 20 pertsona inguru elkartu
ginen Eva Isturiz eta Mikel Baztanekin batera. Agoitz-era etorri
ziren hurrenez hurren Antsoain eta Noain-go Tokiko 21 Agenden
esperientzia azaltzeko.
Antsoain nolakoa den azalduz hasi zen Eva, eta
prozesua 2000. urtean hasita, nola ez den 2008-a arte Agendaz
arduratuko den udal teknikarien taldea osatzen, ez eta alkatetzaren
lidergoa ezartzen.
Agenda honetan, jasangarritasuna eta
berdintasuna modu integralean lantzen direla nabarmendu zuen; honela,
2012-2014 Ekintza Planaren barnean, Kontratazio Publiko Jasangarria,
Festa Jasangarriak, Berdintasun Plana, Usadiozko Bideen
Berreskuratzea edo aniztasun funtzionala duten pertsonek egiten duten
hondakinen kudeaketa bezalako ekimenak aurkitzen direla.
Mikelek Noain-go egoera azaltzen du, duela
17
urte herriaren baldintzak hobetzeari ekin ziotenean, eta ingurumena
eta lorezaintza arloen bitartez biztanleak herriarekin identifika
zitezen lortzeko lanetan hasi zirenean.
Noain-en hainbat ekintza burutu dira: hala
nola, Udalaren Erosketa Berdearen ezartzea, Zuhaitza Anaia kanpaina,
Eskolako 21 Agenda,
Txirrindulen trukea edo lorezaintza trebakuntza
zentroa.
Kasu bietan, agendek jarraitu ahal izateko eta
berauek herriaren bizi kalitatean eragina izateko, funtsezkoa izan da
inplikazio politiko argia, udal teknikari talde eraginkorra eta
Antsoain zein Noain-go bizilagunen parte-hartzea.
Agoitz-en,
Tokiko Ekintza Planera gehitu daitezkeen proposamenak ari gara
jasotzen; ideiaren bat baldin baduzu, bete ezazu fitxa hau eta bidali
iezaguzu, bestela utzi ezazu udaletxean. Jardun-lerro estrategikoak
eta helburuak hemen kontsultatu ditzakezu.