lunes, 24 de noviembre de 2014

ANTSOAIN ETA NOAIN-GO TOKIKO 21 AGENDEKIN EGINDAKO TOPAKETA

Osteguna 13-an, 20 pertsona inguru elkartu ginen Eva Isturiz eta Mikel Baztanekin batera. Agoitz-era etorri ziren hurrenez hurren Antsoain eta Noain-go Tokiko 21 Agenden esperientzia azaltzeko.

Antsoain nolakoa den azalduz hasi zen Eva, eta prozesua 2000. urtean hasita, nola ez den 2008-a arte Agendaz arduratuko den udal teknikarien taldea osatzen, ez eta alkatetzaren lidergoa ezartzen.
Agenda honetan, jasangarritasuna eta berdintasuna modu integralean lantzen direla nabarmendu zuen; honela, 2012-2014 Ekintza Planaren barnean, Kontratazio Publiko Jasangarria, Festa Jasangarriak, Berdintasun Plana, Usadiozko Bideen Berreskuratzea edo aniztasun funtzionala duten pertsonek egiten duten hondakinen kudeaketa bezalako ekimenak aurkitzen direla.

Antsoaingo esperientziari buruz egindako aurkezpenean informazio zehatzagoa aurkitu dezakezu.

Mikelek Noain-go egoera azaltzen du, duela
17 urte herriaren baldintzak hobetzeari ekin ziotenean, eta ingurumena eta lorezaintza arloen bitartez biztanleak herriarekin identifika zitezen lortzeko lanetan hasi zirenean.
Noain-en hainbat ekintza burutu dira: hala nola, Udalaren Erosketa Berdearen ezartzea, Zuhaitza Anaia kanpaina, Eskolako 21 Agenda,
Txirrindulen trukea edo lorezaintza trebakuntza zentroa.
Noain-go esperientziari buruz egindako aurkezpenean informazio zehatzagoa aurkitu dezakezu.

Kasu bietan, agendek jarraitu ahal izateko eta berauek herriaren bizi kalitatean eragina izateko, funtsezkoa izan da inplikazio politiko argia, udal teknikari talde eraginkorra eta Antsoain zein Noain-go bizilagunen parte-hartzea.


Agoitz-en, Tokiko Ekintza Planera gehitu daitezkeen proposamenak ari gara jasotzen; ideiaren bat baldin baduzu, bete ezazu fitxa hau eta bidali iezaguzu, bestela utzi ezazu udaletxean. Jardun-lerro estrategikoak eta helburuak hemen kontsultatu ditzakezu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario